LEKUALDATZE LEHIAKETA 2024
BEHIN-BETIKO ESLEIPENA 2024KO LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN DEIALDIA: AURKEZTUTAKO UKOAK, ERREKLAMAZIOEN EBAZPENAK ETA HAUTAGAIEN ZERRENDAK BEHIN-BETIKO ATXIKIPENAREKIN
Haurreskolak Partzuergoko lekualdatze-lehiaketaren prozesuan aurkeztu diren ukoak eta aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren behin-betiko esleipenak argitaratzen dira www.haurreskolak.eus helbidean, albisteen atalean eta dokumentu erantsian eskuragarri dituzue. Behin-betiko esleipenaren aurka interesdunek gora jotzeko errekutsoa jar dezakete Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen aurrean. Horretarako, hilbeteko epea izango dute, argitaratzen egunetik hasita. Gorako Helegitea aurkeztu ahal izateko eredu bat atxikitu da. Ez da derrigorrezko izango eredu hau erabiltzea, interesdunak edozein eredua erabili ahal izango du. Eredua sinatua egon beharko da onartua izateko. Gorako Helegitea aurkezteko lekua eta ordutegia: - Partzuergoko egoitzan (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1- 20600 Eibar) astelehenetik ostiralera 9:00etatk-13:30etara. - Posta bulego batean. Horrela aurkeztu nahi izanez gero, gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko. -. Eusko Jaurlaritzako erregistro elektroniko bidez. https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/
Bukatzeko, lekualdatze lehiaketaren ondorioz iraungiko diren behin behineko kontratuen zerrenda.
1 Artxibo erantsia: Behin betiko esleipena 2 Artxibo erantsia: Borondatezko ukoak 3 Artxibo erantsia: Esleipenaren aurkako erreklamazioen ebazpena 4 Artxibo erantsia: Gorako Jotzeko Errekurtsoaren eredua 5 Artxibo erantsia: Modelo de Recurso de Alzada 6 Artxibo erantsia: LEParteko kontratu amaierak
|