BAREMAZIOA/BIRBAREMAZIOA - BEHIN BETIKO ZERRENDAK
ERREKLAMAZIOEN EBAZPENAK ETA BEHIN BETIKO ZERRENDAK
Argitara eman dira Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen 2024ko baremazioaren erreklamazioen ebazpenak eta behin-betiko zerrendak: Zerrenda orokorra, 3 lurraldetakoak, zeinu-mintzairakoa eta ez onartuena.
Informazio guztia HEZIGUNE plataforman ere eskuragarri dago.
Era berean, baremazio/birbaremazio prozesuko behin betiko zerrenden aurka Gorako Helegitea tarteratzeko hilabeteko epea zabaldu da, 2024ko ekainaren 7ra arte, hau barne.
Gorako Helegitea aurkeztu ahal izateko eredu bat atxikitu da. Ez da derrigorrezko izango eredu hau erabiltzea, interesdunak edozein eredua erabili ahal izango du. Eredua sinatua egon beharko da onartua izateko.
Zalantzarik izanez gero jarri gurekin harrremanetan baremazioa@haurreskolak.eus helbide elektronikoan.
Gorako Helegitea aurkezteko lekua eta ordutegia:
- Partzuergoko egoitza (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1- 20600 Eibar) astelehenetik ostiralera 9:00etatk-14:00etara.
- Posta bulego batean.
Horrela aurkeztu nahi izanez gero, gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko.
- Eusko Jaurlaritzako erregistro elektroniko bidez.
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/
Eranskinak:
1. Behin betiko zerrenda orokorra
2. Behin betiko zerrenda Araba
3. Behin betiko zerrenda Bizkaia
4. Behin betiko zerrenda Gipuzkoa
5. Behin betiko zerrenda Zeinu-mintzaira
6. Ez onartuen behin betiko zerrenda
7 eta 8. Gorako Helegitea eredua/ Modelo de Recurso de Alzada