2026-2027 IKASTURTEA URRIAN HASTEKO – INTEGRATU DIREN HAURRESKOLA BERRIEN IZENA EMATEKO EPEA: IRAILAREN 7TIK 11RA
Haurreskolak Partzuergoak bere haurreskolen sarea handitu du sei udal haur-eskola integratuz irailaren 1etik aurrera.
Hori horrela, haurreskola hauetarako izen-emate epea zabaltzen da irailaren 7tik 11ra (biak barne). Eskaerak aurrez-aurre aurkeztu beharko dira haurreskolan bertan.
2025ean eta 2026an jaiotako haurrei zuzendutako deialdia da, eta haurren gurasoek edo legezko tutoreek egin beharko dute izen-ematea.
Ezohiko epe honetan, behean adierazitako haurreskoletarako eskaerak baino ez dira onartuko; beste zentro batzuk aukeratzen dituzten eskaerak ez dira kontuan hartuko:
• Gaubeako Haurreskola-Tximeleta
• Andoaingo Haurreskola-Galardi
• Aretxabaletako Haurreskola-Pausoka
• Oiartzungo Haurreskola
• Ordiziako Haurreskola-Alotza
• Usurbilgo Haurreskola
Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak aurrez-aurre entregatzea haurreskolan: irailaren 7tik 11ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: irailaren 22an
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: irailaren 23an
d) Eskaerari uko egitea: irailaren 24ra arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: irailaren 25ean
Haurren hasiera-data haurreskolan: urriaren 1ean
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2026-2027 ikasturteko izen-emate orria
- Artxibo erantsia (2): 2026-2027 ikasturterako haurren onartze araudia (EUS)
- Artxibo erantsia (3): 2026-2027 ikasturterako haurren onartze araudia (ES)
- Artxibo erantsia (4): 2026-2027 Informazio-liburuxka 7 hizkuntzatan 2026-2027
- Artxibo erantsia (5): 2026-2076 ikasturtea - iraileko plazen eskaintza
- Artxibo erantsia (6): Izen-emateari buruzko ohiko galderak 2026-2027 ikasturtea (EUS)
- Artxibo erantsia (7): Izen-emateari buruzko ohiko galderak 2026-2027 ikasturtea (ES)