HAURREN 2026KO IRAILEKO IZEN-EMATE ALDIA
Iraileko izen-emate aldia, irailaren 1etik 8ra, biak barne, online nahiz presentzialki.
2025 eta 2026 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakezue.
Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: irailaren 1etik 8ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: irailaren 18an
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: irailaren 21ean
d) Eskaerari uko egitea: irailaren 22ra arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: irailaren 23an
Haurren hasiera-data haurreskolan: urriaren 1ean
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2026-2027 ikasturteko izen-emate orria
- Artxibo erantsia (2): 2026-2027 ikasturterako haurren onartze araudia (EUS)
- Artxibo erantsia (3): 2026-2027 ikasturterako haurren onartze araudia (ES)
- Artxibo erantsia (4): 2026-2027 Informazio-liburuxka 7 hizkuntzatan 2026-2027
- Artxibo erantsia (5): Eskuliburua izen-ematea online (EUS)
- Artxibo erantsia (6): Eskuliburua izen-ematea online (ES)
- Artxibo erantsia (7): 2026-2076 ikasturtea - iraileko plazen eskaintza