2025-26 IKASTURTERAKO HAURREN IZEN-EMATEA APIRILAREN 22tik MAIATZAREN 9ra
2025-26 ikasturterako haurren apirileko izen-emate aldia, apirilaren 22tik maiatzaren 9ra, biak barne, online nahiz presentzialki.
2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakezue.
Honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 22tik maiatzaren 9ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 13an
c) Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 16etik 20ra
d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 20ra arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 4ean
Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 4a edo haurreskolak bere egutegian zehaztutako datan
Jaioberrien izenemateen kudeaketa (maiatzaren 6tik 14ra arte jaiotakoak):
Maiatzaren 6tik 14ra arte jaiotako haurrak maiatzaren 23ra arte eman ahalko dute izena. Jaioberri hauen izen-ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.
Informazio gehiago, Haurreskolak Partzuergoko web orriko “Informazio orokorra” atalean.
- Artxibo erantsia (1): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (EUS).
- Artxibo erantsia (2): 2025-2026 ikasturterako haurren onartze araudia (ES)
- Artxibo erantsia (3): 2025-2026 Izen-emate orria
- Artxibo erantsia (4): 2025-2026 Informazio-liburuxka 5 hizkuntzatan 2025-2026
- Artxibo erantsia (5): Eskuliburua izen-ematea online (EUS)
- Artxibo erantsia (6): Eskuliburua izen-ematea online (ES)
- Artxibo erantsia (7): Plaza hutsen zerrenda