2019KO HEZITZAILE ETA HAUTAGAIEN BAREMAZIO/BIRBAREMAZIOAREN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDEN ARGITALPENA ETA ERREKLAMAZIO EPEAREN IREKIERA
Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen 2019ko baremazioaren behin-behineko zerrendak (orokorra, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, ez onartuak eta Zeinu Hizkuntza) www.haurreskolak.eus helbidean, albisteen atalean eta dokumentu erantsietan eskuragarri dituzue.
Erreklamazio epea: 2020ko otsailaren 17tik 28ra, biak barne. Erreklamazioak aurkezteko lekua eta ordutegia: Partzuergoko egoitza (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1- 20600 Eibar) Astelehenetik ostegunera: 09:00-15:00 Ostiraletan: 09:00-14:00 - Posta bulego batean. Horrela aurkeztu nahi izanez gero, gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko. - Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuan
Erreklamazio orrien ereduak (A eredua zerrendan ez agertzea eta B eredua puntuazioarekiko desadostasuna) web orrian daude (azken bi dokumentu erantsiak). Ez da erreklamazio orria ez den beste idatzirik onartuko, ezta ere faxez edo/eta korreo elektronikoz iritsitako erreklamaziorik.
|