2018KO BAREMAZIO/BIRBAREMAZIOA
PERTSONAL KUDEAKETA: 2018ko Hezitzaileen baremazio/birbaremazioaren erreklamazioen ebazpenen eta behin betiko zerrenden argitalpena
2018ko hezitzaileen baremazio/birbaremazioaren osteko erreklamazioen ebazpenak eta behin-betiko zerrendak (orokorra, 3 lurraldetakoak, zeinu-hizkuntzakoa eta ez onartuena) argitaratzen dira.
Baremazio/birbaremazioaren osteko behin betiko zerrenden aurka gorako helegiteak aurkezteko, hilabeteko epea zabaltzen da, 2019ko ekainaren 3ra arte, hau barne. Gorako helegiteak aurkezteko lekua eta ordutegia: Partzuergoko egoitza (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1- 20600 Eibar) Astelehenetik ostegunera: 09:00-13:30 eta 14:30-16:00 Ostiraletan: 09:00-14:00 - Posta bulego batean. Horrela aurkeztu nahi izanez gero, gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko. - Eusko Jaurlaritzako Zuzenean zerbitzuan
|