BEHIN-BETIKO ESLEIPENA
2018KO LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN DEIALDIA: AURKEZTUTAKO UKOAK, ERREKLAMAZIOEN EBAZPENAK ETA HAUTAGAIEN ZERRENDAK BEHIN-BETIKO ATXIKIPENAREKIN
Haurreskolak Partzuergoko lekualdatze-lehiaketaren prozesuan aurkeztu diren ukoak eta aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren behin-betiko esleipenak argitaratzen dira www.haurreskolak.eus helbidean, albisteen atalean eta dokumentu erantsian eskuragarri dituzue.
Behin-betiko esleipenaren aurka interesdunek gora jotzeko errekutsoa jar dezakete Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen aurrean. Horretarako, hilbeteko epea izango dute, argitaratzen egunetik hasita.
Gorako helegiteak aurkezteko lekua eta ordutegia: Partzuergoko egoitza (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1- 20600 Eibar) Astelehenetik ostiralera: 08:00tik-14:00etara.
|