HAURRESKOLA ABEGIKORRA 2018ko maiatzaren 19an, Haurreskolak Partzuergoko VII. Jardunaldi Pedagogikoa Eibarren burutuko da.
Datorren maiatzaren 19an, larunbata, Haurreskolak Partzuergoko VII. Jardunaldi Pedagogikoa burutuko da Eibarren.
Aurten jorratuko dugun gaia “HAURRESKOLA ABEGIKORRA” izango da eta egun horretan, Vicenç Arnaiz, psikologoa eta Haur Hezkuntzan urte askotan aritua, izango dugu hizlari moduan. Beti bezala haurreskola batzuetako esperientziak eta ekarpenak ere izango ditugu.