PERTSONAL KUDEAKETA: 2017KO BAREMAZIOA
PERTSONAL KUDEAKETA: 2017KO BAREMAZIOA: EZ ONARTUEN ZERRENDA ETA HEZITZAILE ETA HAUTAGAIEN BAREMAZIO/BIRBAREMAZIOAREN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAREN ARGITALPENA ETA ERREKLAMAZIO EPEAREN IREKIERA
Haurreskolak Partzuergoko hautagaien zerrendetan sartzeko ez onartuen behin-behineko zerrenda eta hezitzaileen baremazioaren ostean behin-behineko zerrendak www.haurreskolak.eus helbidean, albisteen atalean eta dokumentu erantsian eskuragarri dituzue.
Erreklamazio epea: 2018ko otsailaren 6tik-19ra, biak barne. Erreklamazioak aurkezteko lekua eta ordutegia: Partzuergoko egoitza (Otaola hiribidea 29, Jaizkibel eraikina 1- 20600 Eibar) Astelehenetik ostegunera: 09:00-13:30 eta 14:30-16:00 Ostiraletan: 09:00-14:00
Web orrian bi erreklamazio orriaren eredu daude eskuragarri: A erreklamazio eredua ez onartuen zerrendan azaltzeagatik eta B erreklamazio eredua behin-behineko baremazioagatik. Ez da erreklamazio orria ez diren beste idatzirik onartuko, ezta ere faxez edo/eta korreo elektronikoz iritsitako erreklamaziorik.
|