2018ko maiatzeko izen-emate epea
2018ko maiatzeko izen-emate epea
2017 eta 2018 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete.
• Eskariak aurkezteko eta onartze-epeetarako egutegia
Honako egutegi komun hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
a) Eskariak entregatzea: apirilaren 30tik maiatzaren 11ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 15a
c) Erreklamazio eta subsanazio epea:ekainaren 18tik 29ra
d) Eskaerari uko egitea:ekainaren 29a arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 12a
Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 6a
Jaioberrien izenemateen kudeaketa (apirilaren 11tik aurrera jaiotakoak):
Apirilaren 11tik aurrera jaiotakoek maiatzaren 11tik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Jaio berri hauen izen ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.
Ekainaren 30etik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (uztailak 12) kudeatuko dira, beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.