HAURREN 2019KO URTARRILEKO IZENEMATE EPEA
2019ko urtarrileko izen ematea
2017, 2018 eta 2019 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete.
•Eskariak aurkezteko eta onartze-epeetarako egutegia
a) Eskariak entregatzea: urtarrilaren 7tik 11ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: otsailaren 1a
c) Erreklamazio eta subsanazio epea:otsailaren 4tik 15era
d) Eskaerari uko egitea: otsailaren 15a arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea:otsailaren 21a
Haurren hasiera data haurreskolan: martxoaren 1a
Jaioberrien izenemateen kudeaketa(abenduaren 11tik aurrera jaiotakoak):
Abenduaren 11tik aurrera jaiotakoek urtarrilaren 11tik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira.
Jaio berri hauen izen ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.
Otsailak 13tik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean(otsailaren 21ean) kudeatuko dira, beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.
Urtarrileko izen emateko behin betiko zerrendak argitaratu ondoren jasotzen diren izen emateak aztertuko dira, martxotik ekainera bitartean hastekoak badira eta adin tarte horretarako plazarik balego.