PERTSONAL KUDEAKETA: Sexu delitugileen erregistroan kontsulta egiteko baimena eta aitorpen arduratsua
Gogorarazten da 2017ko urriaren 3ko hezitzaileen baremazioaren ondorengo behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, derrigorrezkoa dela sexu delitugileen erregistroan kontsulta egiteko baimena eta aitorpen arduratsua entregatzea.
Dagoeneko aurkeztuta dutenek, ez daukate berriro aurkeztu beharrik.
Baimen eta aitorpen hori entregatu ez duten hezitzaileei ez zaie deituko inolako kontraturik eskaintzeko.
Baimena posta arruntez bidali behar da, edota Eibarko bulegoetan aurkeztu (ez dira onartuko faxez eta e-postaz bidalitakoak).
Baimen eredua atxikitzen dugu.
|